AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pasaiako sarraskian eraildako militanteak oroitzeko margolanak eraso dituzte

Komando Autonomo Antikapitalistetako kideen gorpuak margotuta dauden lekuan, Espainiako bandera bat egin dute. Espainiako Poliziak 1984an erail zituen lau militante, Pasaiako segada deiturikoan.

Pasaiako (Gipuzkoa) sarraskian polizia-indarrek eraildako lau militante politikoen omenez, margo-oroigarri bat dago itsasertzean: gorpuak daude margotuta zenbait haitzetan, zuriz. Margolan horiek eraso dituzte berriki, baina. Egiari Zor Fundazioak jakinarazi duenez, Espainiako bandera pintatu dute oroigarriaren gainean.

"Ez dira berriak Estatuaren biolentziaren biktimaren memoriari egindako erasoak", salatu du Egiari Zorrek: "Kontakizun eta proiektu politiko jakin bat inposatu nahi dutenen jomuga izaten jarraitzen dute horiek".

Aurten bete dira 39 urte Pasaiako segadatik. 1984ko martxoaren 22an, Espainiako Poliziak tiroz erail zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide: Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Jose Mari Izura Pelu eta Rafael Dalas Txapas. Guztira, 113 balaz josi zituzten bi azpeitiarrak eta bi iruindarrak.

Udalek testuak euskara hutsean idaztea ezeztatu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Konstituzionalak atzera bota du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek euskara lehenestea eskatzen duen artikulu bat, idatzizko testuei erreferentzia egiten diena.