AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pasaiako sarraskiaren 40. urteurrenean ere hainbat ekimen egingo ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak

Martxoaren 23rako antolatu du egitaraua Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistan. Hitzaldi bat emango du Joseba Merinok; horretaz gain, erakusketa bat nahiz ekitaldi bat izango dira.

Aurten beteko dira 40 urte, Pasaian (Gipuzkoa), Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau militante erail zituenetik. 1984ko martxoaren 22an, polizia-indarrek tiroz erail zituzten Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Jose Mari Izura Pelu eta Rafael Dalas Txapas. 113 balaz josi zituzten bi azpeitiarrak eta bi iruindarrak.

Pasaiako sarraskiaren urteurrenaren harira, aurten ere egitarau bat prestatu du Azpeitian (Gipuzkoa) Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Martxoaren 23rako jarri dute hitzordua Esklabak Zentro Sozialistan. Eguerdian emango diote hasiera egitarauari, sarraskiari loturiko erakusketa batekin. Horren ondoren, hitzaldi bat eskainiko du Joseba Merinok; Poliziaren segadatik bizirik atera zen militante bat.

Hitzaldiaren ostean, Esklabaken bertan bazkaltzeko aukera izango da. Arratsaldean, 17:00etan, duela 40 urte eraildako militanteak oroitzeko ekitaldi bat izango da Zentro Sozialistaren kanpoaldean. Iaz, oroitarri bat jarri zuten bertan, hildako lau kideen omenez.

Beste behin ere, sionistek palestinarrei egindako torturak argitaratu dituzte
Militar sionistek exekuzioak antzezten dituzte, eta tratu txar etengabeak ematen dizkiete atxiloturiko palestinarrei: deskarga elektrikoak, burdin barrak, metalezko kaxak, txakurrak, zigarroekin egindako erredurak... Gutxienez 27 preso palestinar erail dituzte sionisten instalazio militarretan azken hiletan.