AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pasaian, emakume bat labanaz erailtzen saiatu da bere bikotekidea

35 urte ditu erasotzaileak. Donostiako Intxaurrondo auzoan, gainera, emakume bat bortxatu du 26 urteko gizon batek.

Azken egunetan, gutxienez bi eraso matxistaren berri eman dute Gipuzkoan. Atzo bertan, igandean, Pasaian izan zen eraso bat: emakume bat hiltzen saiatu zen bere bikotekidea, etxean zeudela.

Zenbait hedabideren arabera, poliziak etxebizitzara bertaratu zirenean, labana bat zuen erasotzaileak: esku batekin arma eusten ari zen, eta bestearekin emakumea lepotik heltzen ari zen.

Biktimak zauriak zituen eskuetan, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Erasotzailea atxilotu egin zuten, epaitegira eramateko. 35 urte ditu.

Bestalde, Donostiako Intxaurrondo auzoan atera da argitara sexu-eraso bat. Ostegun gauean, 22:00ak aldera, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek, Txaparrene pasealekuan. Labana batekin mehatxatu zuen, bortxatu ahal izateko.

Ostiralean atxilotu zuten erasotzailea, eta bera kartzelaratzeko agindua eman du epaileak: larunbat goizean bidali zuten espetxera. 26 urte ditu.

21 pertsona epaituko dituzte, 'Inguratu Kongresua' protestak izan zirenetik hamabi urtera
Gaur hasiko da epaiketa Madrilen, eta, denera, 121 urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte auzipetuentzat.