AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Patronalak jarrera aldatu ezean grebara joko dutela adierazi dute Arabako metalgintzako langileek

Gasteizen manifestazioa egin zuten joan den larunbatean Arabako metalgintzako langileek, patronalaren "inmobilismoa" salatzeko, eta kontuak berdin jarraitzen badu grebara deituko dutela adierazi dute.

Arabako metalgintzako sindikatuen eta SEA Arabako Enpresaburuen Elkartearen arteko azken bi bileretan ez da aldeen arteko akordiorik egon; hori dela eta, manifestazioa egin zuten joan den larunbatean metalgintzako langileek Gasteizen (Araba), ELA, LAB, USO, ESK, CGT eta CCOO sindikatuek deituta.

Arabako metalgintzaren azken hitzarmen kolektiboa 2017. urtean amaitu zen, eta guztira 15.000 langile inguruk egiten dute lan hitzarmen horren menpe. Sindikatuek KPIaren gaineko soldataren igoera eta lanorduen murrizketa eskatu dizkiote patronalari; martxoaren 4an izango da SEAren eta sindikatuen arteko hurrengo bilera.

Laudioko Gaztetxea eraisteko, bide judizialera joko du udalak
Laudioko alkatearen esanetan, gaztetxea hustu ahal izateko agindu judizial bat eskatuko dute. Duela bi urte kanporatu zituzten espaziotik gaztetxeko kideak, Lamuza parkeko obren aitzakiapean.