AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Patxi Ruizen egoera salatzeko eta bere borrokaldia omentzeko mobilizazioa egin zuten larunbatean Bilbon

Preso politikoak iragan asteazkenean eman zuen bukatutzat gose greba, eta AAEAMek mobilizazioa deitu zuen Bilbon larunbaterako.

Iragan asteazkenean, hilak 10, Patxi Ruiz preso politikoak amaitutzat eman zuen maiatzaren 11n hasitako gose greba. Hasiera batean, gose eta egarri grebari ekin zion Ruizek, eta 12 egunera eten zuen egarri greba. Hala ere, beste 19 egun egin ditu gose greban, 31 egun jarraian bete arte.

Ruizek hasi zuen borrokaldiarekin elkartasunez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak beste mobilizazio bat deitu zuen aurreko larunbaterako, hilak 13, Bilbon (Bizkaia). EAJren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin ostean, Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatu zituzten manifestariek.

Ibilbidearen amaieran, hainbat adierazpen egin zituzten deitzaileek. Ruizi eskerrak eman zizkioten, "borroka egiteak merezi duela" eta "zutik eta harro irautea posible dela" erakusteagatik. Txantrearrak abiatutako borrokaldiak Euskal Herriko kaleak astintzea eragin badu ere, "kartzelaren gordintasuna agerian utzi" duela azpimarratu zuten.

Kartzeletan hedatutako elkartasuna borrokaldi honetan ezinbestekoa izan dela ere nabarmendu zuten AAEAMeko kideek. Preso politiko ugarik ekin zioten borrokari Ruizekin bat eginez, eta besteak beste, "txapeoak" edota gose grebak egin dituzte azken asteotan.

Euskal Herriko hainbat militante sozialistak Marxen Kapitalaren irakurketa abiatu eta jarraipen kolektiborako bitartekoak eskainiko dituzte
Irakurketa kolektiboaren bitartez, "kapitalismoaren kritikarako bitarteko teorikoak" eskaintzea da asmoa. Errealitatea modu kritikoan aztertzeko "lanabes teorikoa" izango da abiatutako dinamika, eta 2021eko urtarrilera arte iraungo du. Modu horretan, "lehentasunezkoa" den beste zeregin bati ere helduko diote: "idazki marxistak euskaratzeari".