AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen, 140.000 irudirekin

46 urte ditu gizonezkoak, eta "bortizkeria muturreko" milaka eduki topatu dituzte bere ordenagailuan.

Beste pedofilo bat atzeman dute Gasteizen (Araba), haurren kontrako sexu-erasoak erakusten dituzten irudiak izateagatik eta partekatzeagatik. Ez dute zehaztu noiz atxilotu zuten gizona, baina polizia-iturrien arabera, bost hilabete inguru eman dituzte bere ordenagailutik materiala ateratzen.

Atxilotuak material pedofilo ugari zuen ordenagailuan, gehienbat irudiak: "bortizkeria muturreko" 140.000 artxibo aurkitu dituzte bertan. Peer to peer sare-konexio batzuen bidez geolokalizatu zuten gizonezkoaren helbidea, ikustean irudi pedofilo batzuen erabileraren eta zabalpenaren errudun zela.

Etxegabetzeak eta desalojoak azkartzeko lege-aldaketa bat onartu dute Espainiako Kongresuan
Aurrera doa EAJk egindako proposamena, EH Bilduk "hutsegitez" babestu ostean. PP, UPN, CC, ERC eta Juntsek ere alde bozkatu dute.