AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pentsiodunek asteleheneroko mobilizazioei ekingo diete irailaren 1ean

Pentsioak hobetzearen aldeko 145.142 sinadura lortu zituzten aurreko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Datorren astelehenean, irailaren 1ean, astero-astero egiten dituzten mobilizazioekin hasiko dira berriz pentsiodunak, zazpigarren urtez. Aurreko ikasturtean, pentsioak hobetzeko herri-ekimen legegile bat martxan jar dezatela eskatu zuen EAEn Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM), eta hori lortzeko pausoekin jarraitzea da orain markatu duen helburu nagusietako bat.

Herri-ekimen legegile horren bidez, pentsio minimoa Espainiako Estatuan markatutako Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (SMI, gazteleraz) parekoa izan dadila lortu nahi du EHPMk; alegia, hilean 1.184 eurokoa une honetan, urtean hamalau ordainsaritan. Ekimenaren aldeko 145.142 sinadura bildu zituzten guztira aurreko ikasturtean, eta Eusko Legebiltzarrean entregatu zituzten maiatzean, Gasteizen (Araba).

EHPMk azaldu du Eusko Jaurlaritzak ezin duela "alde batera utzi pentsiodunen gehiengoak pobreziaren atalasearen azpitik dauden pentsioekin bizirauten" dutela, horietatik asko, emakumeak. Uztailaren 17an bildu ziren Imanol Pradales lehendakariarekin (EAJ), Mikel Torres lehendakariordearekin (PSE-EE) eta Mikel Iriondo Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako idazkariarekin, baina ez zuten inolako konpromiso zehatzik hartu pentsioak hobetzeko. Legez, irailaren 8an bukatuko da gobernuak herri-ekimenaren inguruan jarreraren bat hartzeko epea.

Dirua eskainiz militar gehiago lortzeko planari ekin dio Alemaniak
80.000 soldadu gehiago nahi ditu gobernuak, eta ez du baztertzen derrigorrezko soldadutza ezartzea, nahikoa boluntario lortzen ez badu.