AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioak aurrera doaz Baionan

Gaur ere greba orokorra izan da Frantziako Estatuan, bosgarrenez. Trenak, autobusak, edota hegaldiak bertan behera geratzea lortu dute grebalariek. Goizean manifestazio jendetsua egin dute Lapurdiko hiriburuan.

Joan den irailean iragarri zuen pentsioen erreforma Frantziako Gobernuak. Balizko neurri horren bidez, lan-bizitzaren luzatzea, pentsioen jaitsiera eta pentsioen pribatizazioa bultzatu nahi ditu gobernuak, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Europar Batasunaren politikei jarraiki.

Erreformaren berri eman zenetik, etengabeak izan dira langileen mobilizazioak Frantziako Estatuan, eta azken asteotan, ugariak izan dira kaleko mobilizazioak, lanuzteak, edota trafikoen eteteak. Gaur, abenduak 19, joan den irailaz geroztik egin duten bosgarren greba eguna izan da. Bestalde, trenbideetako langileek, abenduaren 5ean hasitako greba mugagabearekin jarraitzen dute.

Gaur, goizetik, langileek Baionako (Lapurdi) Chronoplus enpresako sarrerak itxi dituzte suzko barrikadekin. Autobusak gelditzeaz gain, Biarritzeko (Lapurdi) aireportuan hegaldiak bertan behera geratzea lortu dute grebalariek, eta tren zerbitzu gehienek, ibilbide luzekoek zein aldirietakoek, ez dute martxan jartzerik izan. Protesten harira, trenbideetako langile eta sindikalista bat atxilotu dute Baionan.

Manifestazio jendetsua egin dute gero Baionako karriketan, eta ikasleek ere parte hartu dute. Aurretik, goizean goiz, Baionako Cassin lizeoa blokeatu dute ikasleek. Ondoko asteetan mobilizazioekin jarraitzea aurreikusi dute.

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituziora bideratutako emakumeen salerosketa sare baten parte izateagatik
Europa mailan jarduten du sareak, eta iturri ofizialen arabera, Espainiako Estatura bideratzen dituzte atzemandako emakumeak, gerora, Valentziako eta Europako beste hiriburuetako prostituzio-etxeetara eramateko. Hegoamerikarrak dira atzemandako pertsona gehienak, eta asko, transexualak. Hilabete honetan, emakumeen salerosketarekin lotuta, beste bi kasu atera dituzte argitara Euskal Herrian.