AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona bat isundu dute Burgosko Gazte Zentro Sozialistaren aurkezpenean izateagatik

Irailaren amaieran aurkeztu zuten jendaurrean Gazte Zentro Sozialista. Espainiako Polizia bertaratu zen, eta espazioan zeuden kide guztiak identifikatzen saiatu zen. Isuna jarri diote haietako bati, eta baliteke zigor gehiago izatea.

Iazko irailean ireki zituzten Burgosko Gazte Zentro Sozialistako ateak, eta hil horren amaieran egin zuten espazioa aurkezteko saio bat. Zentroko kideek orduan jakinarazi zutenez, Espainiako Polizia bertaratu zen aurkezpenera, eta hitzaldia entzuteko asmoz hurbildu ziren pertsona guztiak identifikatzen saiatu zen, "bultzadak, mehatxuak eta intimidazioa" erabilita. Polizia-agenteek zenbait pertsona identifikatu zituzten azkenean, eta zigor ekonomiko bat helarazi berri diote haietako bati. Zentroko kideek ohartarazi dute, gainera, posible dela isun gehiago iristea datozen egunetan.

"Gazte Zentro Sozialistara gerturatzen ari diren gazte horiengan beldurra sortzea bilatzen du egoera honek, eskubide politikoen urraketa normalizatuz eta jarduna kriminalizatuz", salatu dute Zentroko kideek. "Mezua argia da: ez dago gazteria langilearen antolakuntza politiko independenterako espaziorik", gaineratu dute: "Horren aurrean, funtsezkoa iruditzen zaigu antolakuntza politikoko espazioak defendatzea".

Abortuaren kontrako neurriak, mahai gainean Gaztela-Leonen
Haurdunaldia eten nahi duten emakumeak hertsatzeko zenbait neurri atera ditu mahaira Gaztela-Leongo Gobernuaren parte den Vox alderdiak; esaterako, osasun-langileak behartu nahi ditu abortatzera doazen emakumeei fetuaren taupadak entzuteko aukera ematera. Hungarian antzeko neurriak ezarri dituzte berriki.