AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona etorkinen aurkako neurrien gogortzea aldarrikatu du Zupiriak

"Segurtasunari buruzko eztabaida politikoari ez ihes egitea" defendatu du, atxilotuen jatorria jakinaraztea erreibindikatuz eta "diskurtsoa gogortu" duela aitortuz. Hona hemen Segurtasun sailburuak 'El Correo'-ri eskainitako azken elkarrizketan egindako hainbat adierazpen.

Diskurtsoa gogortu izanaren arrazoien inguruan:

"Urte honetan zehar ikusi ditudan gauza batzuek eraman naute sinestera beste modu batera landu behar ditudan gai batzuk badirela. Delituek gora egin dute, baina delinkuentziari buruzko zenbait datu modu interesatuan eta maltzurrean erabili dira".

"Sail honetara iritsi nintzenean nuen ideologia bera dut nik ere, eta ez dut uste nire alderdia duela urtebete baino eskuinekoagoa denik".

Ertzaintzak atxilotuen jatorria argitaratzeko erabakiaren inguruan:

"Segurtasun Sailak hiru erabaki hartu ditu: lehena, prentsa-oharretan delitugileen eta biktimen jatorri geografikoari buruzko datuak ematea; bigarrena, delitu motei buruzko taula estatistikoak argitaratzea, atal geografikoa barne; eta hirugarrena, segurtasunari buruzko eztabaida politikoari ez ihes egitea, bereziki Vox eta PP alderdiekin".

"Lesio-delituekin edo arma zuriak erabiltzearekin zerikusia duten datuetan sakontzen badugu, ikusiko dugu gehienak jatorri jakin bat duten pertsonen artean gertatzen direla, batez ere magrebtarren eta latinoamerikarren artean. Eta genero-indarkeriari buruzko datuei begiratuz gero, ikusiko dugu bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurkako salaketak egiten dituzten emakumeen herenak latinoamerikarrak direla".

Pertsona etorkinen aurkako neurriak gogortzeari buruz:

"[Jatorri atzerritarreko pertsonen] gehiengoa integratzeko saiakera bat egiten ari da. Errealitate horrekin batera, bada beste bat, integratzeko borondaterik ez duten eta deserrotuta dauden pertsonekin zerikusia duena; kasu batzuetan, gaizkile profesionalak dira. [...] Sistemak lagundu egin behar dio hemen integratu nahi duenari, eskubideez gozatu nahi duenari, zenbait betebehar betetzeko prest egonik; eta, era berean, sistemak oso gogorra eta zorrotza izan behar du hori egin nahi ez duten pertsona deserrotuekin".

"Agian lege-aldaketa batzuek arazo horri aurre egiten lagunduko lukete, baina badira egungo legediaren aplikazioaren mende dauden neurriak ere. Ahalegin handia egiten ari gara Fiskaltzarekin, Ertzaintzaren izapideak azkartzeko eta, horrela, epaiketa azkarrak errazteko. Prebentziozko espetxealdiak ere delituak murrizten lagunduko luke, baina hori Fiskaltzak eskatu beharko luke, ez Ertzaintzak".

Iruñean, negozio turistikoaren kontra mobilizatuko da Etxebizitza Sindikatu Sozialista abenduaren 13an
Turismoaren negozioaren aurka antolatu dira Mercaderes 18ko bizilagunak, eta haiekin elkartasunez antolatu dute manifestazio bat datorren asterako. 18:00etan hasiko da Errekoleten Plazatik.