AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona etxegabe bat bizirik erretzen saiatu dira Bilbon

Txabola batean lo zegoela, tokia gasolinaz busti eta su eman zion gizon ezezagun batek. Irtetea lortu zuen erasotua izan zen pertsonak, eta, orduan, berari bota zion gasolina erasotzaileak.

Bilboko Uribarri auzoan, Lezamako trenbide zaharraren inguruan, pertsona etxegabe bat erailtzen saiatu zen gizon bat igande gauean. Txabola batean bizi da etxegabea, eta han lo zegoela, etxola gasolinaz busti eta su eman zion gizon batek. Atea sutan zegoen erasotua izan zen pertsona ohartu zenerako, baina handik ateratzea lortu zuen. Erredurak jasan ditu erasoa dela-eta, esku batean eta oin batean.

Txabolatik irten zenean, erasotzailea ikusi zuen pertsona etxegabeak. Orduan, bera busti zuen gasolinaz ezezagunak, "hil zaitez" oihukatuz. Antza, ez dute elkar ezagutzen.

45 urteko gizonezko bat da erasotzailea, eta tokian bertan atxilotu zuten; berak hots egin zion poliziari, egindakoa aitortuz. Atzo igaro zen epailearen aurretik.

Urtarrilaren amaieran, bizia galdu zuen pertsona etxegabe batek Bilboko Bolueta auzoan, bizitokitzat zuen txabolak su hartuta. 77 urte zituen.

Pertsona etxegabe batek Bilbon jasan duen azken erasoa salatzera deitu du Etxebizitza Sindikatuak
Igande gauean, Uribarrin txabola batean bizi den pertsona bat erretzen saiatu zen gizon ezezagun bat. Ostegun honetarako protesta batera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak, 'Proletalgoaren aurkako erasorik ez!' lelopean.