AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona etxegabe bat hil da Barakaldon

63 urte zituen, eta asteak zeramatzan kale gorrian. Martxoaren 26an topatu zuten hilik, Barakaldoko Velazquez plazan.

Joan den martxoaren 26an, hilik aurkitu zuten gizon bat Barakaldoko (Bizkaia) Velazquez plazan. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik, eta jakinarazi dutenez, 63 urteko pertsona etxegabe bat da hildakoa. Antza, asteak zeramatzan kale gorrian bizitzen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez bi pertsona etxegabek galdu dute bizia kalean. Barakaldoko azken heriotzaz gain, urtarrilean Bilbon (Bizkaia) topatu zuten hilik emakume etxegabe bat.

Preso politiko ohi bat jazarri dute Espainiako Poliziaren Gasteizko polizia-etxean
Pasaportea egitera joan da polizia-etxera preso politiko ohia, eta kalez jantzitako polizia-agente batek gela batera eraman ostean, galdekatu egin dute. Lau urteko haurrarekin zegoen.