AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona etxegabe bat hil da Hendaian

Hendaiako Kaneta portuan topatu dute hilik etxerik gabeko gizonezko bat. Aurten, gutxienez bi pertsona etxegabe hil dira Euskal Herrian.

Gizon etxegabe baten gorpua aurkitu dute gaur Hendaiako (Lapurdi) Kaneta portuan. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hil den bigarren pertsona etxegabea da: urtarrilaren amaieran, Bilbon (Bizkaia) galdu zuen bizia 77 urteko gizon batek. Bolueta auzoan bizi zen, egurrez eta kartoiz egindako txabola batean.

Hendaian izan den azken heriotzaren harira, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak adierazi du "kapitalismoak egiturazko pobreziara kondenatzen" duela proletalgoa, eta beharrezkotzat jo du "etxebizitza unibertsala bermatuko duen gizarte sozialista eraikitzea".

Inflazioak gora egin du hirugarren hilabetez jarraian Espainiako Estatuan
Inflazio orokorra zein azpiko inflazioa %0,2 puntu igo direla iragarri du INEk otsailerako argitaraturiko datu aurreratuetan. %6,1ean eta %7,7an kokatu dira bi indizeak, hurrenez hurren.