AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona migratuen miseriazko egoera borrokatzera deitu dute Eibarren

Aste honetan argitaratu dute Gipuzkoako esplotatzaile batek lan- eta bizi-baldintza negargarrietan izan dituela 49 pertsona migratzaile; Eibarko hainbat pisutan bizi izan dira, pilatuta. Horren harira, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak protesta bat egin zuen atzo.

Zortzi ordutik gorako lanaldiak eraikuntzan, lan-kontraturik eta inolako babes neurririk gabe; berogailurik edo etxetresnarik gabeko pisuak, hezetasunez beteriko etxe osasungaitzetan, hilabetean 250 eta 450 euro artean ordainduta. Horiexek dira, besteak beste, gutxienez 49 pertsona migratuk jasan behar izan dituzten lan- eta bizi-baldintza penagarriak, esplotatzaile batek hala ezarrita. Aste honetan eman dute gertatutakoaren berri: Eibarko (Gipuzkoa) lau etxetan eta etxabe batean bizi izan dira langile horiek, baina haiek esplotatu dituen gizonezkoa Donostian (Gipuzkoa) atxilotu zuten joan den abenduaren 30ean.

Gertakariak argitara atera eta segituan, mobilizazio deialdi bat egin zuen Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak, Eibarren bertan. Hala, atzo iluntzean, elkarretaratze bat izan zen Eibarko Untzaga plazan: Migratzaileen miseriazko egoera borrokatu lelopean jo zuten protestara.

Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an epaituko dituzte bi gazte.