AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona migratzaileak legez kontra esplotatzen dituen lantegi bat aurkitu dute, Bilbon

Arropa josteko lantoki batean, gutxienez sei behargin izan dituzte miseriazko baldintzetan: bederatzi orduko lanaldiekin eta asteko zazpi egunetan lan eginda, 200 euroko soldatak dituzte langileek. Ez daukate bizileku- eta lan-baimenik.

Bi enpresaburu atxilotu dituzte Bilbon (Bizkaia), arropa josteko lantegi batean, gutxienez bost pertsona migratzaile legez kontra esplotatzeagatik. Ametzola auzoan dago lantokia, eta polizia-operazioa egitean sei langile zeuden bertan; horietako bostek ez daukate bizileku- eta lan-baimenik. Hortaz, baimenik gabeko beharginak lanean izatea eta Gizarte Segurantzari iruzur egitea da enpresaburuei leporatu dietena.

Langileek azaldu dutenez, lan-baldintza negargarrietan jardun dute arropa josteko lantegian. Asteko zazpi egunetan aritzera behartzen zituzten, jaiegunik gabe, eta bederatzi orduko lanaldiekin (07:00-16:00). Soldatak, gainera, miserableak ziren: 200 euro hilean.

Azken asteetan, pertsona migratzaileak esplotatzeko zenbait sare atzeman dituzte Euskal Herrian; zehazki, Arabako Errioxan eta Vianan (Nafarroa). Errioxan eta Badajozen ere aritzen zen azken sare hori.

PKK-ko ehundik gora kide "neutralizatu" dituela dio Turkiak
Astelehenean Kurdistango Langileen Alderdiko "hogei kide inguru" erail zituela esan du Turkiako Gobernuak, eta azken hilabetean 126 militante "neutralizatu" omen ditu. "Terrorismoaren aurkako gure borroka geroz eta erritmo azkarragoan doa", adierazi du.