AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona migratzaileei iruzurrezko erroldatzeak egiten zizkien sare bat atzeman dute Nafarroan

500-700 euroren truke, Nafarroan erroldatzeko izapideak egitea eskaintzen zieten euren egoera erregularizatzeko premia zuten etorkinei. 60.000 euro inguru irabazi dituzte ehunka pertsona migratzaileri iruzur eginda.

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte berriki Nafarroan, pertsona migratzaileei iruzurrezko erroldatzeak izapidetzeagatik. Euren egoera erregularizatzeko premia zuten etorkinengana jotzen zuen iruzur-sareak, eta, 500-700 euroren truke, euren erroldatzerako beharrezko izapideak egitea eskaintzen zien. Migratzaileak atzeman eta mugitzen zituzten iruzurgileek, eta haiekin joaten ziren Nafarroako hainbat udalerritan erroldatze-izapideak egitera.

Sare horretako burua arduratzen zen gainontzeko iruzurgileak eta pertsona migratzaileak harremanetan jartzeaz, eta izapideak egiteagatik ordaindu beharreko zenbatekoak zehazten zituzten. Etorkinek halabeharrez zenbateko horiek onartzean, egin beharreko izapideak egiten zituen sareak. Etxejabe batzuk ere izan dira sare horren parte; haien etxebizitzetan erroldatzen zituzten pertsona migratzaileak, diru truke.

Badirudi ehunka migratzaileri egin dizkietela iruzurrezko erroldatzeak prozedura horren bidez, eta iruzurgileek 60.000 euro inguru lortu dituztela modu horretan.

Etxegabetua izateko arriskuan dago familia bat Hernanin
Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, etxegabetze-jakinarazpena jaso du Hernaniko familia batek. Herri berdinean, beste bi kaleratze-prozesu martxan direla ere ohartarazi du.