AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona saharar bat deportatuko dute Loiutik, hamar egunez aireportuan eduki ostean

Asiloa ukatu diote, eta badirudi bihar deportatuko dutela Marokora. Loiuko aireportuan izan dute astebete baino gehiagoz.

Pertsona saharar batek hamar egun daramatza Loiuko (Bizkaia) aireportuan, handik irtetea baimendu ez dietenentzako atxikitze-gunean. Marokotik abiatutako hegaldi baten bidez mugitu zen bertara, baina atxiki egin zuten aireportuan, bere pasaporteak ez omen zuelako bidaia hori egin ahal izateko beharrezko irteera-zigilaturik. Gatibu izan dute ordutik, astebete baino gehiagoz.

Asilo-eskaera bat egin zuen atxikitako pertsonak, baina ukatu egin diote eskubide hori: gaur eman dute ebazpenaren berri. El Correo-ren arabera, bihar bertan deportatuko dute Marokora, goizeko 07:00etan Loiutik aterako den hegaldi baten bidez.

Burlatako Gaztetxea eraitsi nahi du udalak
Gaztetxea arriskuan dagoela salatu du Burlatako Gazte Asanbladak, uholdeen ondorioak arintzeko proiektu bat aitzakiatzat hartuta, eraikina eraitsi nahi baitu udalak. Borroka egiteko deia luzatu dute Iruñerriko Gaztetxe horretako kideek.