AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsonen salerosketagatik atxilotu dute gizon bat Hernanin, laugarrenez

Indiako eta Pakistango bost pertsona zihoazen gidatzen ari zen furgonetan.

Igande goizaldean, 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Hernanin (Gipuzkoa), pertsonen salerosketan aritzeagatik. Zerbitzugune bateko polizia-kontrolean atzeman zuten, gidatzen ari zen furgonetarentzako erregaia hartzen ari zenean, agenteek "susmagarritzat" jo omen zutelako bere jarrera.

Bost pertsona zihoazen ibilgailuan, jatorri indiarrekoak eta pakistandarrekoak. Itxura denez, haiek Portugalera eramaten ari zen gidaria, legez kontrako trafikoan. EITBk jaso duenez, urtebetean gidari hori arrazoi beregatik atxilotzen duten laugarren aldia da.

'Wafa' abestia, palestinar erresistentziaren omenez
Desgaraian, Idoia, J Martina, EƱaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Elene eta Joseba Tapiak parte hartu dute kantan.