AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Petronorrek 300 langile inguru aldi baterako erregulazioan sartuko ditu

Muskizen (Bizkaia) dagoen lantegiko beharginen herenari ezarriko diete aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea.

900 langile inguru dira Petronorren Muskizko (Bizkaia) lantegian, eta 300 ingururi eragingo die indarrean sartuko den aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak. Ekoizpenean beherakada egon dela argudiatu du zuzendaritzak; haien esanetan, pandemia dela-eta, "ahalmenaren" %60ra murriztu da jarduna azken 271 egunetan, eta langile guztiak lantegian mantentzea ez dela bideragarria diote.

Printzipioz, aurtengo abenduaren 31ra arte iraungo luke enplegu-erregulazioko espedienteak, baldintzak oraindik negoziatzeke egon arren. Bestalde, azpikontratatutako langileak ere gehitu beharko lirateke hor; Petronorren arabera, beste 6.200 pertsonak egiten dute lan petrolio enpresarentzat, zeharka.

Kutsatzeen %70 eta %80 artean soldatapeko lanean gertatzen direla salatu dute
ELAk atera du argitara Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokion ehunekoa: baieztatu du agerraldien %70 eta %80 artean erregistratu direla soldatapeko lanaren arloan.