AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Petronorreko langileak "eskubideak galtzen" ari direla salatu du batzordeak

Lan-istripu larriek eta produktu kutsatzaileen emisioek gora egin dutela azaldu du, "presio-neurriekin" mehatxatuz.

Petronorrek ez ditu betetzen Muskizko (Bizkaia) findegiko beharginen ordezkariekin adostutako itunak, langile-batzordeak salatu duenez. Aurreko ostiralean egin zuten protesta bat Muskizen bertan, eta salatu zuten langileak euren eskubideak galtzen ari direla: "Eskubideak galtzea dakarren lan-baldintzen funtsezko aldaketa bat ezarri du zuzendaritza berriak [...]. Langileen eguneroko lanaldia handitu nahi du zuzendaritzak, inolaz ere konpentsatu gabe".

Bestalde, lantokiko instalazioen egoera "tamalgarria" nabarmendu zuen langile-batzordeak: "Inbertsio gabezia dago eta kostuak aurreztea baino bilatzen ez duten mantentze-lanak egiten dira [...]. Ereduak etekina jartzen du segurtasunaren aurretik". Horrekin batera, lan-istripu larriek gora egin dutela jakinarazi zuen, "bai eta kontrolik gabeko produktu kutsatzaileen eta toxikoen emisioek" ere. Beharginak eta ingurunea substantzia horien eraginearen pean daudela ohartarazi zuen.

"Zuzendaritza gero eta intrantsigenteagoa eta bihozgabekoagoa" dela iritzi dio, eta ez dela benetakoa enpresak kanpora begira saltzen duen irudia. Horiek horrela, "presio-neurriekin" egin dute mehatxu beharginek; eta Eusko Jaurlaritza seinalatu dute, gainera, "beste alde batera begiratzeagatik".

Palestinako genozidioa zenbakitan
64.600 hildako baino gehiago baieztatu dituzte baina 680.000rainokoak dira estimazioak; %100ekoa da gosetea, eta ospitaleen %94 eta eskolen %97 suntsitu edo larriki kaltetu ditu Israelgo Estatuak.