AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Petronorreko langileek mobilizazioei ekin diete, aldi baterako lan-erregulazio espedientearen aurka

Joan den ostiralean kalera irten ziren Petronorreko langileak, enpresako zuzendaritzak astebete lehenago atera baitzuen argitara ezarriko duen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea. Datozen egunetan ere mobilizazioak eta lanuzteak egingo dituzte beharginek.

Petronorreko zuzendaritzak apirilaren 2an aurkeztu zuen Muskizko (Bizkaia) plantan ezarri nahi duen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea. 350 langileri eragin diezaieke neurriak, alegia, langileen herenari.


Ostiral eguerdian Muskizen mobilizatu ziren Petronorreko beharginak, zuzendaritzaren erabakia gaitzesteko eta espedientea geldiarazteko asmoz. 13:30ean atera zen manifestazioa lantegi petrokimikoko instalazioetatik, eta enpresaren bulegoak dauden gunetik igaro zen, besteak beste.


Sindikatuen arabera, enplegu-erregulazioko espedientea ez dago nahikoa arrazoituta. Asteartean bildu ziren enpresako langileak, zer egin aztertzeko eta erabakitzeko. Hala adostu zuten mobilizazioak noiz egingo dituzten.


Besteak beste, lanuzteak egingo dituzte bihar, apirilaren 14an nahiz apirilaren 19an. Protestak ere izango dira datozen egunetan, esaterako, findegian elkarretaratuko dira bihar zein hilaren 14an, eta manifestaziora deitu dute hilaren 19rako. Apirilaren 21ean, aldiz, lanuztea egingo dute 11:00etatik 13:00etara, eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon (Bizkaia) duen egoitzaren aurrean bilduko dira.

Beste langile bat eraila AbadiƱon, asteko bigarrena eta urteko hamaseigarrena gutxienez
Garabi batekin ari zen lanean behargina; antza, harrapatuta geratu da oxigeno bonbona batzuk garraiatzen ari zela. Atzo beste lan-heriotza bat izan zen Trapagaranen, eta urtea hasi zenetik, gutxienez hamasei dira soldatapean lanean ari zirela bizia galdu duten langileak.