AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Piketeak Gasteizko Enviserren egoitzan, grebaren 100. egunean

Inposatutako zerbitzu minimoak salatu dituzte langileek, eta Ertzaintza bertaratu da berriz, piketeen kontra. Gaur arratsaldean mobilizazio bat egingo du plantillak.

Gasteizko (Araba) lorezaintzako beharginek 100 egun beteko dituzte gaur greban, lan-baldintzak hobetzeko borrokan. Grebari eraso egiteko asmoz, eta Gasteizko Udalak hala eskatuta, Eusko Jaurlaritzak ekainaren erdialdean behartu zituen langileak lanera itzultzera. Plantillaren %50 inguru derrigortu dute lanean hastera.

Dena den, gaur ere, piketeak bildu dira Enviser enpresaren egoitzaren atarian, Lorezainak borrokan! lelopean. "Gehiegizko zerbitzu minimoen erasoari klase elkartasunez erantzun zaio beste behin", Gasteizko Laneko Autodefentsa Sarearen (LAS) esanetan; eta, hala, lanaldia atzeratzea lortu dute.

Beste zenbaitetan gertatu bezala, piketeei aurka egiteko asmoz, Ertzaintza bertaratu da goizetik. Hainbat pertsona identifikatu ditu piketeetan.

Lanuztearen 100. eguna dela-eta, lorezainek manifestazio bat antolatu dute gaur arratsalderako: 18:30ean hasiko da Artiumetik. Horren ondoren, jaialdi bat egingo dute Gasteizko Gaztetxean.


Irakurri hemen aste honetan lorezaintzako langileei egindako elkarrizketa, grebaz, azpikontratazioaz, greba-eskubidearen aurkako erasoaz eta beste.

Escalerillaseko bizilagunak etxegabetzeari bide egin dio Donostiako epaitegiak
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak seinalatu du "formalismo huts baten atzean" ezkutatu dela epailea Pasaiako Portuak abiatutako kaleratze-prozedura ontzat emateko, eta helegiteak aurkezteko aukerak aztertzen ari da.