AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pikutara mugimenduak Lizarrako Udaltzaingoaren jazarpena eta isunak salatu ditu

Pikutara mugimendu antierrepresiboak deituta, herrian jasaten ari diren errepresioa salatu zuten ostiralean Lizarran (Nafarroa), elkarretaratze bidez. Pikutarako kideen esanetan, polizia-indarren artean, udaltzainak ari dira izaten jazarpena modu nabarmenenean gauzatzen ari direnak.
Hainbat eta hainbat lagunek bat egin zuten ostiralean, abenduak 4, Lizarrako (Nafarroa) Pikutara mugimendu antierrepresiboak antolatutako elkarretaratzean. Pikutarako kideek azaldu dutenez, azken hilabeteetan 30 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Lizarran jardun politikoa egiten ari zirela.

Pikutarak ohar bat zabaldu berri du sare sozialetan, eta bertan nahiz ostiraleko protestan salatu dute, bereziki, Lizarrako Udaltzaingoaren jarrera oldarkorra. Izan ere, hamar pertsona baino gehiagori ezarri diete isuna udaltzainek.
Talde antierrepresiboko kideek adierazi dutenez, Lizarrako Udalaren "garbiketa ordenantzak" aukera ematen die udaltzainei, kartelak eta pankartak ipintzeagatik, isunak jartzeko. Ordenantza kritikatzeaz gain, Pikutarak gaitzetsi du udalak inolako argudiorik gabe utzi duela bertan behera isun bati lotuta aurkeztutako helegite bat, hainbat froga barne hartzen zituena.


Mobilizazioaren amaieran, martxan duten erresistentzia kutxa ekonomikoaren balioa azpimarratu zuten Pikutarako kideek, eta autodefentsarako mekanismoak antolatzeko deia luzatu zuen.
Orozkoko Udalak Jentilzulo espazioan ekintzak egitea eragozten duela salatu dute
Udal Gobernuak "gazte lonjaren" aitzakia baliatu du Jentilzulo gunean jarduerak debekatzeko. Orozkoko Gazte Asanbladak aurkezpen saio bat prestatu du abenduaren 10erako, herriko bizilagunei egoeraren berri emateko asmoz.