AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pintaketa faxistak egin dituzte Uribe Kostako hainbat herritan

Besteak beste, 36ko altxamendu faxista goraipatzeko mezuak margotu dituzte Uribe Kosta eskualdeko zenbait txokotan.

Atzo, uztailaren 18an, pintaketa faxistak agertu ziren Uribe Kosta (Bizkaia) eskualdeko hainbat herritan; hain zuzen, Erandion, Erromo/Itzubaltzetan, Algortan nahiz Leioan margotu zituzten hainbat txoko. Besteak beste, 1936ko altxamendu faxistari egiten zaie gorazarre pintaketetan, eta jo-puntuan jartzen da mugimendu abertzalea ("Los abertzales moriréis como en el 36" dio mezuetako batek).

Langile batek bizia galdu du Gernika-Lumon, aldamio batean lanean ari zela
Bihotzekoak emanda hil da Muruetako langilea. Kontseilu Sozialista Busturialdeak elkarretaratzera deitu du gaurko Gernikan; Merkurion izango da protesta, 20:30ean.