AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pintaketa faxistak eta matxistak egin dituzte Arrigorriaga BHI institutuan

Igandean egin zituzten margoketak, ikastetxeko paretetan mezu faxista eta matxistak idatziz. Mota horretako beste hainbat eraso ere gertatu dira azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat ikastetxetan.

Pintaketa matxistak eta faxistak agertu dira Arrigorriaga BHI ikastetxean (Arrigorriaga, Bizkaia). Igandean egin zituzten margoketetan, batetik, mezu matxistak idatzi zituzten; hala nola, Emakumeek gona eta elastikoak eramaten dituzue ipurdia erakusteko, baina gero ez duzue bortxatuak izan nahi, edota Irtenbidea: geratu etxean harrikoa egiten esaldiak. Bestalde, Arriba España eta Fuck etarras bezalako mezuak ere agertu dira. DBH eta Batxilergoko ikasleek ikasten dute bertan.

LAB sindikatuak salatu duenez, ez dira Euskal Herriko ikastetxeetan agertu diren modu horretako lehen margoketak. Esaterako, Iruñeko (Nafarroa) Amaiur eta Mendilorri ikastetxeetan edota Zaratamoko (Bizkaia) eskolan ere agertu izan dira antzeko mezuak.

Urteko lehen lan eguna egin dute Arabako eta Bizkaiko GKSko kideek, Arrigorriagako Kirolak eraikinean
Goizetik hasita, bi herrialdeetako GKSko 30 kide inguru bildu ziren Arrigorriagako Kirolak eraikinean. Besteak beste, sabaia instalatzen edota elektrizitate lanak egiten jardun zuten. Aurrerantzean ere, iaz bezala, lan egunak antolatuko ditu GKSk Euskal Herri osoan barrena. Formakuntza mintegiekin ere jarraituko dute gazteek.