AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pintaketa homofoboak egin dituzte Atharratzeko Prefostan

"PD" diote elkarteko leihoetan agertu diren margoketek. Berriki izan da Bekat'Uros jardunaldia Atharratzen.

Larunbatetik iganderako gauean, pintaketa homofoboak egin zituzten Atharratzeko (Zuberoa) Prefosta ostatuan: leiho-ateak margotu zituzten, guztietan "PD" idatzita. Prefosta elkarteak berak eman du eraso faxistaren berri, sare sozialen bidez, eta protestara deitu du gaurko: elkarretaratze bat izango da 19:00etan, ostatu aitzinean.

Berriki, joan den apirilaren 20an, Bekat'Uros jardunaldia izan da Atharratzen; hain justu, Prefostak eta Altxalili kolektiboak antolatuta. LGTBI pertsonen eskubideak erdigunean jarri zituzten ekimen horretan, eta, besteak beste, Harrotasun Martxa bat eta herri-bazkari bat egin zituzten. Antolatzaileek uste dute horren harira izan daitekeela asteburuko eraso homofoboa.

Escalerillaseko bizilagunentzat etxebizitza-alternatiba bat exijitu dute Trintxerpen
Manifestazio indartsu bat egin dute eguerdian, etxegabetuak izateko arriskuan dauden hamabi familien egoera salatzeko. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak esan du ez duela etsiko "auzokide guztientzako, bereizketarik gabe, kalitatezko alternatiba bat lortu arte".