AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Plaza hau gurea da' antzezlanaren emanaldi gehiago izango dira datozen asteetan

Azken egunetan, Ekidak Donostian eta Villatuertan eskaini du satira politikoa lantzen duen lana. Hurrengo asteetarako Ermuan, Gasteizen eta Iruñean antolatu ditu emanaldiak.

Ekida Arte Ekimen Sozialistak aurtengo urtarrilean estreinatu zuen bere azken lana, Plaza hau gurea da. Oñatiko (Gipuzkoa) Guda Zelaia jardunaldian aurkeztu zuen ekoitzi duen bigarren antzezlana, eta, ordutik, Euskal Herriko hainbat herritan izan da hura ikusteko aukera: Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistaren urteurrenean, Bilboko (Bizkaia) Aresti Zentro Sozialistan, Urretxuko (Gipuzkoa) Labeaga aretoan, Elorrioko (Bizkaia) plazako frontoian...

Aurreko ostegunean, Donostiako (Gipuzkoa) Blas de Otero plazan izan zen antzezlanaren emanaldi bat, Gipuzkoako hiriburuko Zentro Sozialistaren urteurrenaren barruan. Larunbatean, berriz, Villatuertan (Nafarroa) eskaini zuten lana Ekidako kideek.

Datozen asteetarako emanaldi gehiago antolatu dituzte, eta hitzorduen berri eman dute jada. Ermuan (Bizkaia) izango da saio bat maiatzaren 4an, Gasteizen (Araba) maiatzaren 9an, eta Iruñean (Nafarroa) maiatzaren 24an. Bere sare sozialen bidez jakinaraziko ditu emanaldien ordu eta leku zehatzak Ekidak.

Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko dute Alborango irlatxoan
Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.