AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Plaza hau gurea da' lanaren zenbait emanaldi izango dira ikasturtearen hasieran

Irailaren 13an Leitzako plazan emango du bere azken antzezlana Ekidak, eta irailaren 15ean, berriz, Galdakaoko goiko txosnetan.

Ekida Arte Ekimen Sozialistak urte honen hasieran estreinatu zuen bere bigarren antzezlana, Plaza hau gurea da, OƱatin (Gipuzkoa) izan zen Guda Zelaia jardunaldian. Urtarriletik hona, Ekidako kideek hamaika plazatara eraman dute haiek ekoitzitako lana, eta horretan jarraituko dute datozen egunetan ere: hainbat emanaldi antolatu dituzte ikasturte honen hasierarako.

Irailaren 13an, Leitzan (Nafarroa) egingo dute saio bat: herriko plazan ikusi ahal izango da Plaza hau gurea da, arratsaldeko 19:00etan. Hortik bi egunera, hilaren 15ean, Galdakaon (Bizkaia) eskainiko dute antzezlana, santakurtzen barruan. Goiko txosnetan izango da emanaldia, 18:30ean hasita.

Salatuko sexu-erasoek %30 egin dute gora EAEn 2024ko lehen seihilekoan
461 eraso salatu dituzte urteko lehen sei hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.