AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizia agertu da Azkoitiko Matadeixen, bertan bilduta zeuden pertsonak aterarazteko eta kide bat identifikatzeko

Azkoitiko Gazte Asanbladak salatu du "hiru polizia auto" bertaratu direla Matadeira eta, barruan zeuden lagun guztiak irtenarazteaz gain, kide bat identifikatu dutela. Pasa den igandean, hilak 7, ehunka azkoitiar elkartu ziren herriko plazan, asteburuan izan zen polizia indarkeria kasu bat salatzeko.

Azkoitiko Gazte Asanbladak jazarpen kasu bat salatu du gaurkoan ere, bigarrena astebetean. Sare sozialen bidez jakinarazi duenez, gaur "hiru polizia auto" bertaratu dira Azkoitiko (Gipuzkoa) Matadeixe gune okupatura: "Gazte Asanblada bilduta geundela, ertzain nahiz udaltzainak agertu dira; guztira hiru kotxe, eta bederatzi-hamabi polizia ziren". Barruan bilduta zeuden lagun guztiak irtenarazi dituzte poliziek eta, horretaz gain, asanbladako kide bat identifikatu dute. "Mehatxu ere egin digute: hurrengoan denok identifikatuko gaituztela eta bakoitzari 600 euroko isuna jarriko digutela esan digute", azaldu dute asanbladako kideek.


Bigarren indarkeria kasua denbora gutxian


Azkoitiko Gazte Asanbladak deituta, ehunka lagun bildu ziren Azkoitiko plazan pasa den igandean, hilak 7. Hain zuzen ere, herriko hainbat gaztek udaltzainen eta ertzainen partetik jasandako polizia jazarpena salatu zuten elkarretaratzean, eta "langile batasuna" aldarrikatu.


Hemeretzi langile kaleratu nahi ditu Erandioko Sercoin enpresak
Langileen %30 kanporatu nahi ditu Erandioko Sercoin enpresak. Zuzendaritzak azken hilabeteetan egindako "xantaia" ere salatu dute beharginek.