AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizia-indarkeria irudietan jasotzea eta hedatzea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak

Frantziako Asanblean eratutako agiri batean bilduko lirateke debeku berriak, "polizien integritate fisiko eta morala" babestea helburu. Bestalde, poliziek LDB40 balak eta GM2M granadak erabiltzea baimenduko dute.

Debeku berriak iragarri ditu Frantziako Gobernuak. Frantziako Asanblean aurkeztutako lege proposamen baten arabera, polizia-indarkeria irudietan jasotzea eta ondoren hedatzea debekatuko dute. Horretaz gain, Argia-k jakinarazi duenez, manifestazioen berri eman nahi duten pertsonek prentsa-agiri bat izan beharko dute, derrigorrez. Bestalde, manifestazioak bukatutzat ematen diren momentuan, kazetariek ezingo dute beren postuetan jarraitu eta alde egin beharko dute.

Ez dira soilik irudien zabalpenaren kontrako neurriak hartuko, polizia-indarkeriari lotuta. Manifestariei dagokienez, "mobilizazioetan zehar egindako delituen erantzun judiziala" gogortuko dute. Gainera,

Donostiako Infernuko 'Fabrika' pabiloia hustu dute polizia-indarrek
50 pertsona etxegabetu dituzte Donostiako Infernuan. Ertzainak nahiz udaltzaingoak bertaratu dira auzunera, eta 'Fabrika' pabiloiko hiru solairu hustu dituzte.