AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizia indarrek 18 pertsona atxilotu eta 988 isun jarri dituzte EAEn, salbuespen egoeraren barruan

Ertzaintzak eta udaltzainek gutxienez 18 pertsona eraman dituzte atxilo aste honetan, salbuespen egoerak galdegindako neurriak ez betetzea leporatuta. 988 isun administratibo ere jarri dituzte, 600 euro ingurukoak. Gora doa kontrolen kopurua.

Indarrean jarraitzen du salbuespen egoerak, eta zehazki Espainiako Estatuak ezarritako neurrien barruan, gora doaz Ertzaintzak zein udaltzainek EAEko hamaika txokotan egindako kontrolak eta esku hartzeak. EITB-ren arabera, aste honetan 18 pertsona eraman dituzte atxilo polizia indarrek, eta guztira, 988 isun administratibo jarri dituzte.

Salbuespen egoerak barnebiltzen dituen neurriak ez betetzea egotzi diete guztiei. Isunen kasuan, 600 euro ingurukoak izan dira, eta autoz mugitzen diren pertsonei ziurtagiriak eskatzen ere hasiak dira polizia indarrak.

Eusko Jaurlaritzak Tubacexeko langileak behartu ditu lanean jarraitzera, enpresak prebentzio neurriak bete ez dituen arren
Sidenor enpresaren fabrikekin egin modura, Eusko Jaurlaritzak behartu egin ditu Tubacexeko beharginak ekoizpenarekin segitzera. Lan ikuskaritzak ez du lantokia aztertu eta ez du txostenik osatu, eta langileek salatu dute enpresak ez dituela ezarritako gutxieneko prebentzio eta segurtasun neurriak hartu.