AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizia-indarrek Tolosaldeko Itaiako kideak identifikatu zituzten Ezpalan, formakuntza saio bat egiten ari zirela

Osasun-neurriak bermatzea aitzakia hartuta, Ezpala gaztetxera bertaratu eta barruan zeuden Tolosaldeko Itaiako kide guztiak aterarazi zituen Ertzaintzak igandean. Polizia-indarren esku-hartze horren helburua "antolakuntza politikoa oztopatzea" zela salatu du Itaiak.

Pasa den igandean, urtarrilaren 31n, Tolosako (Gipuzkoa) Ezpala gaztetxera bertaratu zen Ertzaintza. Tolosaldeko Itaiako kideak formakuntza saio bat ari ziren egiten barruan, baina polizia-agenteek banan-banan aterarazi zituzten guztiak. Gero, guztiak identifikatu zituzten.

COVID-19ari dagokionez Tolosa eremu gorrian dagoela eta, beraz, horrelako ekimenak antolatzea debekatuta dagoela argudiatu zuten ertzainek. Itaiako kideek salatu dute, ordea, "antolakuntza politikoa oztopatzea" izan zela polizia-indarren esku-hartze horren helburua.

Izan ere, adibide modura aipatu dute, aste horretan bertan, Tolosako Udalak hainbat tailer eta hitzaldi egin zituela herrian, inolako oztoporik gabe. Gainera, Emakumeen Antolakunde Sozialistako kideek nabarmendu dute osasun-irizpideak bermatu zituztela igandeko formakuntza saioan.

Asteburuan jasandako erasoa "askatasun politikoen aurkako eraso zuzen" modura kokatu dute, eta horrelako esku-hartzeek "emakume langileen askapenera bidean lan politikoa egitea oztopatzen" dutela seinalatu. Horren aurrean, "emakume langileen gaitasunak antolatzeko lanean jarraitzeko" konpromisoa berretsi dute.

Atzo ere mobilizatu ziren ITP Aeroko langileak, enpresak 83 kide kaleratu ostean
Barakaldoko eta Sestaoko plantetako langileek protestak egin zituzten herenegun ere, eta Ertzaintzak gogor egin zien eraso. Atzo enpresaren sarreran eseri ziren berriz. Enpresako zuzendaritzak 83 kaleratze gauzatu ditu jada, eta beste zazpi ditu mahai gainean.