AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizia-jazarpenaren aurrean klase elkartasuna aldarrikatu dute Portugaleten, GKSk deituta

Bost ertzainek gazte bat jipoitu zuten ostiral gauean Sonora diskotekaren kanpoaldean. Hari elkartasuna adierazteko eta polizia-jazarpena salatzeko elkarretaratzera deitu zuen Ezkerraldeko GKSk.

Ostiral gauean, 02:30ak aldera, 18 urteko gazte bat jipoitu zuen Ertzaintzak Sonora diskotekaren (Erandio, Bizkaia) kanpoaldean. Bakarrik zihoala, bost ertzainek egin zioten eraso, "oso barregarria zara egiten ari zarenagatik" esan ostean: lurrera bota zuten —lurra jo zuen buruarekin—, eta Ertzaintzaren furgonetan sartu zuten gero. Kolpeak eta ostikoak eman zizkioten ibilgailu barruan, iletik tira egin zioten, eta behin eta berriz astindu zuten; bere arropa apurtu zuten hala.

Geratzeko esan zien gazteak, bere lagun batek sare sozialen bidez jakinarazi duenez. Ertzainen erantzuna, ordea, honakoa izan zen: "halaxe izan ohi da". Gaztea "kale erdian dardarka, hiperaireztatzen, gorputz osoan kolpeak zituela eta bakarrik" utzi zutela salatu du lagunak.

Erasoa zela-eta, protestara deitu zuen atzorako Ezkerraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak. Portugaleten (Bizkaia) izan zen elkarretaratzea, 21:00etan, udaletxe aurrean. Jazarpenaren aurrean klase elkartasuna aldarri hartuta, polizia-jazarpen kasua salatu zuten kontzentrazioan, eta elkartasuna adierazi zioten erasoa jasan duen gazteari.
Espainiako Estatuko Ogasunetik eta aduanetatik hogei garbitzaile kaleratu dituzte Bilbon, Donostian eta Irunen
Iraileko, urriko eta azaroko nominak ez dituzte kobratu langileek, eta aurrez abixatu gabe kaleratu dituzte.