AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizia-kontrola areagotu dute Araban, lapurreten gorakadaren aitzakiapean

Ertzaintzak esan du "lapurreta olatu bat" izaten ari dela Araba osoan, eta Albaniako zenbait "talde kriminal" ari direla horretan; hori argudiotzat hartuta ugaritu ditu kontrolak.

Asteburuan jakinarazi du Ertzaintzak polizia-kontrolak areagotu dituela Araban, azken asteetan lapurretak askotu direla argudiatuz. Poliziak dio azken asteetan "lapurreta olatu bat" izan dela lurraldeko etxebizitzatan, eta Albaniako hainbat "talde kriminal" ari direla horretan. Poliziaren esanetan, "ibiltariak" dira talde horiek, eta Europako estatu batetik bestera mugitzen dira. Hortaz, "talde kriminal" horiek atzematea aitzakia modura jarrita, kontrolak ugaritu ditu jada.

Horretaz gain, "herritarren kolaborazioa" eskatu dute ertzainek, irizpide lauso bat emanda. Hain zuzen, "pertsona edo ibilgailu susmagarriak" ikusiz gero larrialdi-zerbitzuetara hots egitera deitu du.

Okupazioa hiru aldiz gogorrago zigortzea aztertzen ari dira Frantziako legebiltzarrean
Hiru urtera arteko presondegi-zigorrak eta 45.000 eurora arteko isunak ezartzea aurreikusten du 'Anti-squat' lege-proiektu berriak. Horrez gain, etxe kaleratzeak lehen 48 orenetan egiteko bidea ireki nahi dute.