AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak beste gizon afroamerikar bat erail du AEBetan, kolpeka

Trafikoko arau-hauste bat egitea leporatuta geratu zuten poliziek 29 urteko gaztea, eta izugarrizko jipoia eman zioten, buruan ostikoak emanez besteak beste. Iaz, AEBetan, gora egin zuen poliziaren esku-hartzeetan hildako pertsonen kopuruak; gutxienez 1.186 izan ziren.

Urtarrilaren 10ean hil zen Tyron Nichols gazte afroamerikarra ospitalean, hiru egun lehenago hainbat polizia-agentek emandako jipoiaren ondorioz.Memphisen (Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak) gertatu zen: trafikoko arau-hauste bat egitea egotzita atzeman zuten poliziek 29 urteko gizona, eta sekulako jipoia eman zioten kalean. Besteak beste, buruan ostikadak eman zizkioten, behin eta berriz iraintzen zuten bitartean. Bideo-zaintza kamera batek hartutako irudiak argitaratu zituzten aurreko asteburuan, eta horietan ikusi ahal izan da nola jipoitu zuten gaztea.

Bideoan ikus daiteke poliziek nola mantentzen duten lurrean Nichols, eta nola kolpatzen duten hiru minutuz, ukabilak, hankak nahiz makilak erabilita. Poliziek gazteari egindako irainak entzuten dira, bai eta hark nola egiten duen oihu ere, "ama" behin eta berriz esanez.

Bost agenteri leporatu diete Nicholsen erailketa, afroamerikarrak guztiak. Otsailaren 17an deklaratuko dute epaile baten aurrean, eta zazpi zigor-kargu izango dituzte euren gain; hala nola, bigarren mailako hilketa.

Mapping Police Violence atariaren arabera, 2022an, igo egin zen AEBetan poliziaren esku-hartzeetan edo horien ondorioz bizia galdu zuten lagunen kopurua. Gutxienez 1.186 izan ziren urte osoan, %26 afroamerikarrak.

Espainiako Poliziaren bigarren infiltratu bat aurkitu dute Herrialde Katalanetako hainbat mugimendutan
Hiru urtez egon zen infiltratuta agente bat, Espainiako Barne Ministerioaren agindupean. Hainbat emakumerekin "harreman sexu-afektibo instrumentalak" izateraino iritsi zen polizia, informazioa lortzeko helburuarekin. Gasteizko Errekaleor auzo okupatura ere bertaratu zen satorra, 'Directa' hedabide katalanak argitu duenez.