AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak Bidasoko Gazte Langileon Asanblada bota du Hondarribiko Piraten Gazteluko lorategitik

Asanbladako kideek atzo hartu zuten lorategia, Gaztetxe baten beharra exijitzeko. Handik bota zituzten ertzainek eta udaltzainek, baina udaletxeko arkupeetara eraman dute euren aldarria gazteek; bertan jarraitzen dute. Asanblada batera deitu dute gaur arratsalderako.

Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak atzo hartu zuen espazio bat Hondarribian (Gipuzkoa), Gaztetxe baten beharra erakusteko eta aldarrikatzeko. Piraten Gazteluko lorategira sartu zen protesta-ekintza modura, eta segituan jarri zen harremanetan Hondarribiko Udalarekin, auziari buruz hitz egiteko.

Udal gobernuak (Abotsanitz taldea) asanbladako kideei esan zien lorategitik alde egiteko, "segurtasun-arrazoiak" aitzakiatzat hartuta. Arrazoi horrek "ez hanka ez buru" ez zuela ikusita, bertan geratzea erabaki zuten gazteek.

Gauerdian, hala, Ertzaintza eta Hondarribiko Udaltzaingoa bertaratu ziren Piraten Gaztelura, Gazte Langileon Asanblada handik kanporatzeko. Dena den, Gaztetxe bat exijitzen jarraitzeko asmoz, asmo horri eutsi eta udaletxera eraman zuten euren aldarria gazteek: udaletxeko arkupeetan kanpatu zuten.

Han igaro dute gaua, nahiz eta gauean zehar udaltzainak bertaratu diren, asanbladako kideei eskatzeko handik joan zitezela. Haiek, baina, bertan jarraitu dute, Gaztetxe bat eskatzen segitzeko. Arkupeetan izango dira egunean zehar, eta asanblada bat antolatu dute gaur arratsaldeko 17:00etarako, bertan.

Bidasoko Gazte Langileon Asanblada, martxan

Bidasoan, duela bi aste jakinarazi zuten Gazte Langileon Asanblada sortu dutela. Kideek azaldu dute urteak daramatzatela "gazte-mugimenduan era askotako iniziatibak aurrera eramaten", eta "kezka komun batek elkartu" dituela orain: "Espazio baten beharrak".

Hogei urteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte zazpi lagunentzat, Aroztegiko proiektuari aurre egiteagatik
2021ean kanpatu zuten, Lekarozko Aroztegiko obren kontra protesta egiteko. "Talde kriminal antolatu bat izatea" leporatu diete.