AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak dira Mallorcan taxi-gidari bat jipoitu zuten alemaniarrak

Abuztuaren 20an eman zioten jipoi bat 71 urteko langile bati. Alemaniako Essen herrian aritzen dira polizia modura, eta berriki itzuli dira euren postuetara.

Hainbat bidaiari alemaniarrek joan den abuztuaren 20an jipoitu zuten taxi-gidari bat Mallorcan. Gerora jakinarazi zuten erasotzaileak polizia-agenteak direla, eta euren plaka ere erakutsi ziotela langileari, jipoia eman aurretik.

Zehazki, badirudi erasotzaileak Alemaniako Essen herrian aritzen direla polizia gisa. Mallorcan taxilari bati eraso egin ostean, gainera, lanera itzuli dira agenteak. Hala baieztatu die Essengo Poliziak hainbat komunikabideri, Espainiako Estatuko agintaritzen partetik inolako jakinarazpenik edo informaziorik jaso ez duela ziurtatzeaz gain.

71 urte ditu polizia-agente alemaniarrek jipoitu zuten behargin mallorcarrak, eta ospitaleratu egin behar izan zuten erasoaren ondorioz. Bidaiariek, ustez, telefono mugikor bat galdu ostean eraso zioten gidariari: sakelakoa lapurtu izana leporatu zioten, eta, teorian, horregatik oldartu ziren bere kontra.

Langile bat harrapatu dute Irungo ordainlekuan
Igande arratsaldean jasan zuen lan-istripua beharginak, AP-8 bidean: auto batek jo zuen.