AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak gazte ijito bat erail du Toulousen

Jendarmeek uztailaren 25etik 26erako gauean hil zuten Maïky Loerch: polizia-kontrol batean, burura egin zioten tiro.

Poliziak beste pertsona bat erail du Frantziako Estatuan. Toulousen izan da oraingoan, uztailaren 25etik 26rako gauean: jendarmeek 28 urteko gazte ijito bat hil zuten polizia-kontrol batean, bere familiarekin zihoala.

Maïky Loerch bere bikotekidearekin eta sei hilabeteko haurrarekin zihoan autoan, jendarmeek kontrol batean geratu zituztenean. Itxura denez, eztabaida piztu zen polizia-agenteen eta ibilgailuan zihoazenen artean, eta Loerchen kontra tiro egin zuten jendarmeek: gutxienez bost tiro egin zituzten, eta horietako batek buruan jo zuen gaztea.

Erailketaren hurrengo egunean, protestara jo zuten Loerchen senideek eta beste hainbat lagunek, gertatutakoa salatzeko: justizia eskatu zuten, eta hildako gaztearen gorpua eman ziezaietela exijitu zuten. Purpan ospitalean izan zen protesta, eta, gerora, gogor erreprimitu zuen Poliziak: negarra eragiteko gasa erabili zuen Loerchen gertukoen kontra.

Lizarrako txosnak debekatu ditu UPNk
Udalak debekatu egin du txosnak betiko lekuan jartzea, eta antolatzaileek jakinarazi dute, beraz, aurtengo jaietan ez dela txosnagunerik izango. Mobilizazio deialdiak egingo dituzte.