AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak gutxienez 277 kontrol egin ditu Lizarraldean azken lau hilabeteetan

Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren 277 kontrol zenbatu ditu Lizarrako Pikutara mugimenduak azken lau hilabeteetan. Urtarriletik martxora bitartean 211 kontatu zituzten.

Lizarrako (Nafarroa) indar errepresiboen aurkako Pikutara mugimenduak, Poliziaren 277 kontrol zenbatu ditu 2019. urteko uztailetik urrira bitartean, Lizarraldeko eskualdean. Haietatik 155 egin ditu Guardia Zibilak, eta 122, Foruzaingoak.

Bestalde, Pikutarak azaldu du "zenbatu gabeko kontrol asko egiten direla, eta zaila dela egiten dituzten guztien berri izatea". Esaterako, "kaleko patruilak" aipatu dituzte.

Urtarriletik martxora bitartean ere, Poliziaren kontrolak kontatu eta jaso zituen Pikutarak eskualdean. Orduko hartan, 211 izan ziren kasuak.

Lan-istripuak %5,3 igo dira EAEn urtea hasi zenetik
Urtarriletik irailera bitartean, 27.959 langilek hartu behar izan dute baja lan-istripuen ondorioz, iaz baino 1.397 gehiagok. Aurten dagoeneko 36 dira soldatapean lanean ari zirela erailak izan diren beharginak.