AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak tiroz zauritu ditu bi pertsona Barakaldon

Tunel batean bizi ziren hainbat pertsona migrante etxegabetu ditu Poliziak, eta tiroz jo du euren kontra. Hiru lagun atxilotu ditu.

Hainbat pertsonaren kontra tiro egin eta bi zauritu ditu Poliziak Barakaldon (Bizkaia). Itxura denez, Barakaldoko Udaltzaingoa Garbigunetik gertu dagoen tunel bat hustera joan da gaur goizean: barruan bizi ziren bizitoki-alternatibarik ez duten hainbat pertsona migratu. Poliziaren esanetan, arma zuriak zituzten zenbaitek, eta hori erabili du justifikazio modura haiek tirokatzeko.

Udaltzainetako batek egin omen du tiro tunel barruan zeuden pertsonen aurka, eta bi zauritu ditu, horietako bat larriki. El Correo-ren arabera, sorbaldan, bularrean eta buruan jo du tiroz Poliziak. Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Bigarren zauritua, berriz, komisariara eraman dute atxilo; denera, hiru lagun atxilotu dituzte.

Greba egin dute milaka ikaslek, negozioen eta inposizioen hezkuntzaren kontra
Unibertsitatean eta hezkuntza ertainean jo dute grebara ikasleek, "doakoa, kalitatezkoa nahiz unibertsala izango den hezkuntza-sistema sozialista aldarrikatzeko". Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak.