AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziaren indarkeria eta inpunitatea salatu dituzte Astigarragan

Bertan pertsona bat hil zen otsailean Ertzaintzak bere kontra bortizki jotzean. Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak deituta, protesta bat izan zen atzo Astigarragan bertan.

Atzo goizean atera zen argitara Astigarragan (Gipuzkoa), joan den otsailaren 2an, 36 urteko pertsona bat hil zela Ertzaintzaren esku-hartze bortitz batean. Agerraldi psikotiko baten ondorioz indarkeriaz esku hartu zuen bere kontra ertzainen BIZKOR unitateak, eta Poliziaren eskuetan hil zen agerraldia jasan zuen gizonezkoa, Eneko Valdés.

Polizia-bortizkeria kasu larri hori salatzeko, protestara deitu zuen Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. Hala, 19:00etan, elkarretaratze bat izan zen Astigarragako Joseba Barandiaran plazan. Poliziaren indarkeriari aurre egin! lelopean mobilizatu ziren.

Hildako pertsonaren familiei eta lagunei erabateko babesa eman zieten Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako kideek, eta esan zuten otsailaren 2koa bezalako erasoek "argi erakusten" dutela "Poliziaren inpunitate osoa". Inpunitate hori guztia "azken urteetan izaten ari den autoritarismoaren gorakadari" lotuta dagoela azaldu zuten: "Egiten dutena egiten dutela, agintariek Ertzaintzaren jarduna beti babesten dute". Ohartarazi zuten, bestalde, ezaguna dela "joera faxisten gorakada" Ertzaintzaren barruan.

Gainera, Kontseilu Sozialistak seinalatu zuen gaur egun hainbatek aldarrikatzen dituztela "Poliziaren erreforma eta demokratizazioa": "Guk argi diogu ezetz. Ez dira posible bere izatea Estatuaren indarkerian eta inpunitatean oinarritzen duen Poliziaren erreforma eta demokratizazioa".

Greba egin dute milaka ikaslek, negozioen eta inposizioen hezkuntzaren kontra
Unibertsitatean eta hezkuntza ertainean jo dute grebara ikasleek, "doakoa, kalitatezkoa nahiz unibertsala izango den hezkuntza-sistema sozialista aldarrikatzeko". Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak.