AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziaren jazarpena salatu dute Jarduneko hainbat kidek

Poliziak egindako jarraipenak, heriotza-mehatxuak nahiz kolaborazio eskaintzak salatu dituzte, agerraldi baten bidez.

Aske antolakundeak agerraldi bat egin zuen atzo Iruñean (Nafarroa), Jardun Koordinadorako hainbat militantek azken urteetan jasandako polizia-jazarpenaren berri emateko eta hura salatzeko. Hain zuzen ere, Poliziaren jarraipenak, mehatxuak eta kolaborazio eskaintzak salatu dituzte hainbat kidek.

"Militante batzuok Polizia etengabe gure etxe azpian, gure lantokian, gure militantzia-espazioetan, gure aisialdian edo gure ikastetxean gure atzetik egotea jasan behar izan dugu", azaldu zuten atzoko agerraldian. Poliziak autoa gelditzea eta miaketak edota heriotza-mehatxuak egitea ere pairatu behar izan dute Jarduneko hainbat kidek.

Gainera, Espainiako Poliziak kolaborazio eskaintzak egin dizkie. Jazarritako pertsonen "bizitza pertsonalari eta politikoari" buruzko informazioa izatea mehatxu bezala erabilita, "xantaia egiten saiatu" da Polizia. Helburua argia izan da: "Gure antolakundeetako informazioa lortzea". Militanteen senideei ere egin dizkiete kolaborazio eskaintzak, haiek "engainatuz eta izutuz".

Absolbitu egin dituzte Tubecexeko grebaren harira auzipetutako gazteetatik bi
Hirugarren auzipetuari urtebeteko zigorra jarri diote, eta ez dute kartzelaratuko. Astelehenean epaitu zituzten hiru gazteak, Tubacexeko grebalariak babesteagatik: lau urtetik gorako kartzela-zigorrak eskatzen zituzten haientzat, greban istiluak sortzeko talde antolatu bat osatzea leporatuta.