AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziaren kontrol arrazistak hasi dira berriz Baionako Pausa zentroaren aitzinean

Etorkinentzako Pausa zentroaren aurrean kontrolak egiten ari da Frantziako Polizia gaur goizetik. Hainbat pertsona bildu dira han, identifikazio arrazistak egiten dituztela salatzeko.

2018tik, Baionako (Lapurdi) Pausa zentroaren aurrean polizia-operaziorik ez egitea adostu zuten Frantziako Poliziak eta Baionako Herriko Etxeak. Hala eta guztiz ere, goiz honetan bertan, hainbat polizia-agente Pausa zentroaren aurrean finkatu dira, kontrolei ekiteko.

Zentroko kide batek salatu duenez, bere alabarekin batera gelditu dute baina azken hori baino ez dute identifikatu, azalez beltza izaki. Poliziak dioenez, prokuradorearen aginduz, berriro hasi dira zentroaren aurrean kontrolak egiten.

Lehengaien garestitzea eta lan-baldintzen okerragotzea salatzeko batuko dira bihar Ipar Euskal Herriko kabala hazleak
FDSEA laborari sindikatuak deituta, Pauen batuko dira bihar hainbat kabala hazle. Lehengaien garestitzea jarri dute jopuntuan, besteak beste.