AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Polizien jazarpena salatu eta udalaren inplikazioa seinalatu dute Zizurko mugimenduek

Milaka euroko isunak jaso dituzte Sorgin Gaua jaialdiagatik, eta azaldu dute etengabeak direla identifikazio arbitrarioak eta udaltzainen mehatxuak. Gazteria kriminalizatu eta mugimendu sozial eta politikoak jazarri nahi dituztela salatu dute hamar bat eragilek, eta alkatetzak udaltzainburua saritu izana kritikatu dute.

Udaltzaingoaren errepresioa salatu dute Zizur Nagusiko hamar bat kolektibok. Joan den ostiralean bildu ziren udaletxe aurrean, Errepresioaren aurrean, herri elkartasuna eta autodefentsa aldarrikatzeko.


Gabonzahar gauean udaltzainburuak gazte bati jo eta pistola jarri zion buruan, eta nabarmendu dute ez zela kasu isolatua izan. Beste udaltzain batek, esaterako, armaren erabilera debeketua duela jakinarazi dute, baina bere postuan jarraitzen duela. Gainera, udaltzainak adingabeak identifikatzen ari direla eta gaztetxera polizia antidisturbioak bidali izan dituztela aipatu dute, eguneroko jazarpenaren adibide modura.


Azken erasoa Sorgi Gaua jaialdiaren harira iritsi da. Hain zuzen, gazteen aurka oldartu eta udalak saritutako udaltzainburuak salaketa jarri, eta milaka euroko isunak jaso dituzte, bengala bat erabili zutela-eta. Instituzioen jarrera kritikatu dute Zizurko mugimenduek, eta udaltzainburuari medaila erretiratu eta abusuak amaitzeko eskatu dute.

Dozenaka lagun eta gune autogestionatuen aldeko oihuak, Galdakaoko Gaztetxearen desalojoa salatzeko manifestazioan
Joan zen larunbatean birjabetu zuten Galdakaoko Gaztetxe berria izango zen eraikina, baina Ertzaintzak asteartean desalojatu eta tapiatu zuen gunea. Desalojoak hainbat pertsona identifikatu utzi zituen, eta gertaerak salatzeko nahiz gaztetxearen beharra aldarrikatzeko, mobilizazioak egin dituzte egunotan Galdakaon.