AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pornografia pedofiloa izateagatik eta partekatzeagatik, gizon bat atxilotu zuten urrian Gasteizen

AEBetako GKE batek salatu zuen nor edo nor eduki pedofiloa sarera igotzen ari zela Espainiako Estatutik, bilaketa-atari baten bidez; orduan hasi zuten ikerketa.

Atzo argitaratu zutenez, joan den urrian 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), pornografia pedofiloa edukitzeagatik eta Internet bidez partekatzeagatik. Itxura denez, haur-pornografiari lotutako aurrekariak ditu.

Urte honen hasieran ekin zioten gizona atzemateko ikerketari, Amerikako Estatu Batuetako Gobernuz Kanpoko Erakunde batek salaketa bat aurkeztu zuenean. Erakundeak jakinarazi zuen, zehazki, nor edo nor pornografia pedofiloa ari zela sarera igotzen Espainiako Estatutik, eta bilaketa-atari ezagun bat erabiltzen ari zela horretarako. Gerora topatu zuten, hain justu, Gasteiztik ari zirela eduki hori igotzen, eta gizona aurkitu zuten.

Urrian, bi etxetan miaketak egitean, haur-pornografia topatu zuten gizonezkoak erabiltzen zituen hainbat gailu elektronikotan. Atxilo eraman zuten.

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Tuteran
Emakumearen alabak jakinarazi duenez, modu jarraituan ari da jasaten tratu txarrak bikotekidearen partetik.