AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pornografia pedofiloa partekatzen duen gizon bat atzeman dute Zarautzen

Zarauzko etxe batetik zabaldu ditu eduki pedofiloko irudi pornografikoak, Internet bidez. Aurreko astean atxilotu zuten.

Aurreko ostegunean, irailaren 21ean, Zarauzko (Gipuzkoa) gizonezko baten etxea miatu zuten, pornografia pedofiloaren trafikoari lotuta. 67 urteko pederastak eduki pedofiloko irudi pornografikoak partekatu eta zabaldu ditu bere etxetik, Internet erabilita.

Ikerketa baten bidez gizona eta bere etxebizitza identifikatu ostean, hara bertaratu eta etxea miatu zuten aurreko astean. Informatika-terminalak miatu zituzten, eta pederastak bideo pornografikoak ezabatuta bazituen ere, deskarga-plataforma mantentzen zuen. Atxilo eraman zuten.

Adinari buruz egia esaten ez duten pertsona migratzaileak kanporatuko dituzte Italiatik
Pertsona migratzaileen kontrako neurriak gogortzen jarraitzen dute Italian, dekretu berrien bidez: kanporatzeen erraztea, atxikitze-zentroen areagotzea, polizia-indarrak boluntarioen bidez sendotzea...