AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pornografia pedofiloa partekatzen zuten bi gizon atxilotu dituzte Euskal Herrian

34 pedofilo atxilotu dituzte 2022tik Espainiako Estatu mailako bi operaziotan, haurrei egindako sexu-erasoak erakusten dituzten irudiak izateagatik eta zabaltzeagatik. Gipuzkoako eta Bizkaiko bi atxilotu daude tartean.

Haur-pornografiari lotuta eta bi operazioren barruan, 34 pertsona atzeman eta atxiki dituzte Espainiako Estatuan azken bi urteetan. 2022ko ekainean hemeretzi pedofilo atxilotu zituzten, eta beste hamabost atxilotu dituzte azken egunetan zehar. Horietatik bi Hego Euskal Herrikoak dira, bizkaitarra bat, eta gipuzkoarra bestea.

Haurrei egindako sexu-erasoak ikusten dira atxilotuek esku artean zeukaten materialean, eta, azaldu dutenez, hilabete gutxiko umeak dira biktimak irudietako batzuetan.

Haur-pornografia izateagatik eta zabaltzeagatik atxilotutako gizonetako bati grooming delitu bat ere leporatu diote: adin txikiko hainbat neskari eraso egin die, irudi pornografikoak bidaltzera behartuta. Aipatutako operazioan atxilotutako pedofiloetatik bik, gainera, 14 eta 17 urte artean dituzte.

Sanferminetan, Iruñeko Udalaren bizitoki-larrialdiko baliabideetatik kanporatuko dituzte bertan dauden hainbat familiak eta pertsonak
Bizitoki-alternatiba baten faltan, aldi baterako ostatu egonaldien programa bat dauka Iruñeko Udalak, baina horien gabeziak salatu zituzten Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk apirilean. San Fermin jaien atarian, egoera larriagotzen ari dela azaldu dute: etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxe bakarra itxiko dute festetan, eta hoteletatik kanporatuko dituzte epe baterako horietara bideratutako lagunak.