AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pornografia pedofiloa zabaltzen duen gizon bat atxilotu dute Beasainen

Protestara deitu du Itaiak Beasainen bertan, gaur arratsalderako: kontzentrazio bat egingo dute 19:00etan, Bideluzen.

Atzo jakinarazi zutenez, 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten aurreko asteazkenean Beasainen (Gipuzkoa), pornografia pedofiloari lotuta. Izan ere, haur-pornografia edukitzeaz gain, Internet bidez zabaltzen aritu da. Hainbat komunikabidek jaso dutenez, "gogortasun handiko artxibo pedofiloak" dira gizon horrek bildu eta zabaldutakoak.

Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestara deitu du horren harira. Gaurko antolatu du elkarretaratze bat, Beasainen bertan: 19:00etan Bideluze plazara bertaratzeko deia egin du.

Deklaratu du gazte batek Donostian, Palestinako herriarekin elkartasunez egindako mobilizazio baten harira
Gutxienez 14.000 euroko zigor ekonomiko bat eskatzen dute beretzat, entitate sionista egiten ari den genozidioaren aurka mobilizatzeagatik. Epaitegi aurrean elkarretaratze bat egin dute gaur, errepresioaren kontra eta eskubide politikoen defentsan.