AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pornografia pedofiloarekin trafikatzen duen gazte bat atzeman dute Donostian

22 urteko gizonaren etxebizitza miatzean, eduki pedofiloko artxibo ugari aurkitu dituzte.

Joan den ostiralean jakinarazi zuten pornografia pedofiloa salerosten duen gazte bat atxilotu dutela Donostian (Gipuzkoa). Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batetik eduki pedofiloko bideoak zabaltzen ari zirela atzematean hasi zuten ikerketa, eta horretan aritzen den 22 urteko gizonezkoa atxiki berri dute.

Aurreko asteartean miatu zuten bere etxea, eta eduki pedofiloko bideo ugari topatu zituzten. Telefono mugikorrean zituen artxibo asko, eta disko gogor bat eta tablet bat ere aurkitu zituzten.

Udako hilketa matxisten %15 poliziek edo polizia ohiek egin dituzte Espainiako Estatuan
Gutxienez hemeretzi emakume erail dituzte uda osoan, horietatik hiru Estatuko polizia-indarretako kideen eta kide ohien eskuetan. Polizia-indarrak biztanleria osoaren %0,3 baino ez dira. AEBetan, polizien etxeetan tratu txarrak hamabost aldiz ohikoagoak direla frogatu da.