AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Portland Cementos enpresako langileek akordio berria lortu dute grebari esker

Olaztiko plantako langileek lan-baldintzak hobetzea lortu dute, zazpi eguneko greba egin ondoren. Hala, ez dute greba mugagaberik egingo.

Portland Cementos enpresako langileak uztailaren 8an hasi ziren mobilizazioekin, eta orduan ekin zieten lanuzteei ere. Astean zehar lanuzteak egin ondoren, greba mugagabera deitu zuten uztailaren 19rako.

Haatik, greba eten dute beharginek, euren eskakizunak betetzea lortu baitute. Izan ere, greba deialdiek izandako erantzunak zein "greba mugagaberako mehatxuek" zuzendaritzaren prestutasuna aldatu dute, langileen arabera.

Hala, zuzendaritzak negoziazioak irekiko ditu momentuz lortutako akordioan oinarrituta. Errelebo bidezko kontratuak hitzarmenean sartzea edota langileek erretiroa hartzeagatik lanpostua ez galtzea bermatuko da. Izan ere, beste aldarrikapenen artean, plantilla gazteagotzea zen beharginen helburu nagusietako bat, batez besteko adina 50 urte ingurukoa baita.

Gasteizko San Martin auzoko familia bat etxegabetu du Poliziak
Udaltzaingoak familia bat etxetik bota duela eta ez zaiola alternatibarik eskaini salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak.